Atzo arratsaldean espainiako futbol selekzioa itzuli zen Austriatik bertan lortutako garaipenaren ondoren.
Hasteko, Telecinco kateko Está Pasando programak bere profesionaltasun eskasa aldarrikatu zuen berriro ere bere sasi-kazetariaren lanarekin.
Aireportuan zeukaten kazetaria, kazetariei aireportuan ezarritako muga gainditu zuen salto batez eta futbolarien atzetik korrika hasi egin zen Torres-en sorbalda ukitu arte.
Orduan segurtasuneko arduradunak hartu eta aldendu zuen kirolarien albotik.
Baina antzadenez ez zen pozik geratu, eta mugatik at jarraituz, entrenatzaileari gerturatu zitzaion bere ahotsa mikrofonoz harrapatzeko asmoz. Momentu horretan izan zen guardia zibilak hartu zuenean.
Noski, konexioa moztu eta kamarak beste aldera begira jarri zituzten. Nola erakutsiko dute nola beraien kazetari bikaina, beraren lana modu bikainean egiten ari den bitartean guardia zibilak eramaten duen!
Geroago, programa berdineko beste kazetari batek jokalari baten ama elkarrizketatzen saiatu zen. Gutxi gora behera, honakoa izan zen emakumeari egin zitzaion gogaitaraztea:
Kazetaria: ¡No se esconda! ¡Que ya la he reconocido por su acento gallego!
(...)
Kazetaria: ¡Que yo también soy asturiano! ¡De Asturias como Usted!
Holako zerbait esan zuen tipoak. Nik ez dakit ia barre edo negar egin ....
----------------
Itxaroten zen moduko ongi etorria eman zioten, niri gustatu edo ez. Kontxo! Baskoniak liga irabazi zuenean, hiri mailan ospakizun handia egin zen ere! Baina ondoren Cuatro telebista katean egin zuten ospakizuna (edo hobeto esanda, zirku ikuskizuna) ez dut oso normaltzat hartzen.
Guztiak edanda, ergelkeriak esaten... irudi tamalgarri bat erakutsi zuten. Zehazki, Reina atezainaren ikuskizuna izan zen benetan guztien artean penagarriena nere ustetan.
Horri jarraituz, hegazkin barruko irudiak ere benetan arduragabeak iruditu zitzaizkidan. Atezain berbera saltoak ematen, eserlekuetan zutik, oihukatzen... eta hegazkin azafatak Macarena dantzatzen ... non ikusi da halakorik!
----------------
En fin ... Eurocopa irabazi dute, bai, baina nire ustez horrek ez du justifikatzen egindako kirtenkeria guztiak. Nere aburuz, erakutsi egin zuten irudia penagarria izan zen, eta horrek jendean izan duen eragina eta erakutsi duten eredua, ez da bat ere egokia.
Hala ere, jokalari batzuek aurkeztu zuten jokaera aproposa izan zela uste dut; pozik garaipena dela eta, baina molde onak erakutsiz, Casillas kasu.

2 Aipamen:
kAIXo! zemoduz? España españa jj. Bueno ze ingo diogu ba, Euskal Herriak irabazi balu...eztet pentsatu re in nahi. Kontu asko dago gai honen inguruan. Nere blogean artikulo interesgarri baten linka jarri dut, ea gustatzen zaizun. Bueno ba ondosegi agur!
Futbola...niri ez zait gustatzen baina esan beharra daukat, neure etxean asko ikusten dala. Nire aitak patiruda ikusten eman zuen denbora...eta pentsaten neban negarrez hasiko zela Espaina irabazi zuenean. Hala ere, ez zen izan hain txarra partidua...barregarria iruditu zaidan neuri,...xD. Beno txiki, gaurkoz nahikoa dut ordenagailuaz,...musutxu handi bat eta ea noiz ikusten garen!!! Zaindu zeure burua!!
Publicar un comentario en la entrada