Bazkaltzen nengoen bitartean telebista jarri dut.
Ohitura arraroak ditut eta oso goiz jatea atsegin dut. Gaur esate baterako, ordu batetan eseri nahiz mahaian. Ordu horretan, telebistan ganorazkoa den gauza bakarra “La Ruleta de la Suerte” izaten da, espainiako ezjakintasunaren adierazle gorena dena. Sorte txarra izan dut eta iragarki tartean topatu dut.
Horrela bada, Cuatro kateko magazine bat jarri dut. Bertan, asteburu honetan Madrilen egondako gorabeherez hitz egiten ari ziren. Baimendutako eskuin muturreko erradikal batzuek egindako manifestaldi batez ari ziren eta horren ondoren egondako istiluez. Polizia nazionalak pelotakada betean gazteekin bukatu zuten.
Hedabideek eskaintzen duten Euskal Herriko irudia ikusi dut, baina gune geografikoa aldatuta. Jadanik zabalduta dago euskaldunon ideia hori, hemen guztia manifestazioak eta kale borroka dela. Baina … Madrilen gertatutakoa ez ahal da hemen gertatzen denaren berdina?
Programan gertakari hau azaldu dute anekdota balitz bezala. Ez-ohikoa den zerbait, garrantzi gutxikoa. Baina hemen gertatzen denean … eskuak ahora bota eta Jaungoikoaren hitza oihukatzen da.
Berdina gertatu da geroago aipatu den berriarekin. Asteburuko gauean, gazte batek beste bat akabatu du labankadaz eta beste bat erietxera bidali du oso larri (badaezpada zehaztu dute jatorria, bera Perutarra eta beste biak Dominikanoak) . Holakoak astero gertatzen dira, baina ez zaie garrantzi berezirik ematen. Baina ojo! Aitzakia euskal-abertzaletasuna izan balitz, gran asunto de importancia nacional, eh!

3 Aipamen:
Aupa Maitane. Asko poztu naiz blogean mezua irakurri detenian.Ezagunak idazten diate gehienetan eta.
Zure bloga ere irakurri dut, animo ba! Gustatu zait e? Bueno nik ere noizean behin egingo diot bixita zureari! Animo azterketekin!
Apa Iñaki!
Mila esker aipamenagatik, nik ere zure bloga jarraituko dut gogo onez.
Momentuz nirea ez da gauza handirik, baina beno, pixkanaka.
Sortea zuretzat ere azterketetan!
Ondo ibili.
Epa! Zer moduz? Zenbat denbora igaro da hemendik etorri nintzenetik? Beno, espero dut dena ondo joatea, eta zeu ondo egotea. Seguruenik ez naiz berriro askotan pasatuko, (neure blog-a utzi diat)baina saiatuko naiz ok? Musutxu bero bat eta zaindu zeure burua!
Publicar un comentario en la entrada