2009/01/13
Sare sozialen ondorioak
Oso dibertigarria da bertan ikusten dena.*
http://www.youtube.com/watch?v=w3nWUlwbLT0
Kapituluaren gainontzeko parteak:
http://www.youtube.com/watch?v=3zzBZy7Pi2o
http://www.youtube.com/watch?v=e3wrwJ4ULVc
Ezagutzen ez duenarentzat, IT Crowd telesaia Ingalaterran emititzen da. Bi lagunek osatzen duten enpresa bateko zerbitzu informatikoen taldearen inguruan doa telesaila eta lehengo kapituluan, hirugarren pertsona bat gehitzen zaie, ordenagailuz ezer ez dakien emakumea.
Aipatu dudan kapitulua 3. sasoiko 5. kapitulua da eta orain dela bi aste inguru bukatu zen azken sasoi hau. Sasoi bakoitzak 6 kapitulu dauzka eta oso azkar ikusten da.
Mundu guztiari gomendatzen diot!
*Barkatu blog-ean ez txertatu izana, baina aukera hori desaktibatuta dago, seguruenik telesaia emititzen duen kateak eskatu duelako.
2009/01/12

- 0:00/ 12:00 GTM+1 Cursos Tripode 1,2,3,4,5,6,7,8 eta 9 atalak
- 1:24/13:24 GTM + 1 Tutorialak, Power director bidez argazkiz osatutako bideoa egin, photoshop-en bidez argazkiak moldatzen ikasi, photoshop bidez makillajea jartzen eta moldatzen ikasi eta kamaraz argazkiak egiteko tutorialak.
- 3:33 / 15:33 GTM +1 Dokumentalak: About Photography, La cámara digital, Evolución de la Fotografía, Sacando fotos con Rubén Jimenez.
- 5:22/ 17:22 GTM+1 Pelikulak eta Laburmetraiak: Retratos de una obsesión, Los puentes de Madison, Mankind is no island
- 9:08 / 21: 08 GTM +1 Flickr: Online photo Sharin in plain English, What is Flickr?, How to use Flickr, Flickr Tutorial, Videos en Flickr (Mobuzz TV), Flickr en el Telediario, Flickr Movie, Using Flickr for Marketing, Geotagging, All About Flickr, Flickr photo’s
- 10:02 / 22:00 GTM +1 Sam Javanrouh: Tips by Sam Javanrouh, What to do with your photos in internet by Sam Javanrouh, Sam Javanrouh
- 10: 57 / 22:57 GTM +1 Argazki aurkezpenak: Euskadiko Hiriburuak, argazki kuriosoak, El Calendario del Año
- 11: 31 / 23:31 GTM +1 Iragarkiak: argazki makina iragarki orotarikoak
- Telebistaren aurkezpena, euskaraz eta euskaraz gazterelazko azpitituloekin
- Euskadiko hiriburuak, gure hiriburuen argazki-bideo aurkezpena
- Tutoriala, Argazkiz osatutako bideo bat nola egin Power Director programa erabiliz
- Flickr Photos, Flickr-etik hartutako argazki sorta
- Sam Javanrouh-ren argazki bilduma, autore honen argazki batzuen aurkezpena
- 2008ko argazkirik onenen sariketa, argazkien aurkezpena
2008/07/01
Zirkua ala futbola
Hasteko, Telecinco kateko Está Pasando programak bere profesionaltasun eskasa aldarrikatu zuen berriro ere bere sasi-kazetariaren lanarekin.
Aireportuan zeukaten kazetaria, kazetariei aireportuan ezarritako muga gainditu zuen salto batez eta futbolarien atzetik korrika hasi egin zen Torres-en sorbalda ukitu arte.
Orduan segurtasuneko arduradunak hartu eta aldendu zuen kirolarien albotik.
Baina antzadenez ez zen pozik geratu, eta mugatik at jarraituz, entrenatzaileari gerturatu zitzaion bere ahotsa mikrofonoz harrapatzeko asmoz. Momentu horretan izan zen guardia zibilak hartu zuenean.
Noski, konexioa moztu eta kamarak beste aldera begira jarri zituzten. Nola erakutsiko dute nola beraien kazetari bikaina, beraren lana modu bikainean egiten ari den bitartean guardia zibilak eramaten duen!
Geroago, programa berdineko beste kazetari batek jokalari baten ama elkarrizketatzen saiatu zen. Gutxi gora behera, honakoa izan zen emakumeari egin zitzaion gogaitaraztea:
Kazetaria: ¡No se esconda! ¡Que ya la he reconocido por su acento gallego!
(...)
Kazetaria: ¡Que yo también soy asturiano! ¡De Asturias como Usted!
Holako zerbait esan zuen tipoak. Nik ez dakit ia barre edo negar egin ....
----------------
Itxaroten zen moduko ongi etorria eman zioten, niri gustatu edo ez. Kontxo! Baskoniak liga irabazi zuenean, hiri mailan ospakizun handia egin zen ere! Baina ondoren Cuatro telebista katean egin zuten ospakizuna (edo hobeto esanda, zirku ikuskizuna) ez dut oso normaltzat hartzen.
Guztiak edanda, ergelkeriak esaten... irudi tamalgarri bat erakutsi zuten. Zehazki, Reina atezainaren ikuskizuna izan zen benetan guztien artean penagarriena nere ustetan.
Horri jarraituz, hegazkin barruko irudiak ere benetan arduragabeak iruditu zitzaizkidan. Atezain berbera saltoak ematen, eserlekuetan zutik, oihukatzen... eta hegazkin azafatak Macarena dantzatzen ... non ikusi da halakorik!
----------------
En fin ... Eurocopa irabazi dute, bai, baina nire ustez horrek ez du justifikatzen egindako kirtenkeria guztiak. Nere aburuz, erakutsi egin zuten irudia penagarria izan zen, eta horrek jendean izan duen eragina eta erakutsi duten eredua, ez da bat ere egokia.
Hala ere, jokalari batzuek aurkeztu zuten jokaera aproposa izan zela uste dut; pozik garaipena dela eta, baina molde onak erakutsiz, Casillas kasu.
2008/06/02
Bazkalordukoak
Bazkaltzen nengoen bitartean telebista jarri dut.
Ohitura arraroak ditut eta oso goiz jatea atsegin dut. Gaur esate baterako, ordu batetan eseri nahiz mahaian. Ordu horretan, telebistan ganorazkoa den gauza bakarra “La Ruleta de la Suerte” izaten da, espainiako ezjakintasunaren adierazle gorena dena. Sorte txarra izan dut eta iragarki tartean topatu dut.
Horrela bada, Cuatro kateko magazine bat jarri dut. Bertan, asteburu honetan Madrilen egondako gorabeherez hitz egiten ari ziren. Baimendutako eskuin muturreko erradikal batzuek egindako manifestaldi batez ari ziren eta horren ondoren egondako istiluez. Polizia nazionalak pelotakada betean gazteekin bukatu zuten.
Hedabideek eskaintzen duten Euskal Herriko irudia ikusi dut, baina gune geografikoa aldatuta. Jadanik zabalduta dago euskaldunon ideia hori, hemen guztia manifestazioak eta kale borroka dela. Baina … Madrilen gertatutakoa ez ahal da hemen gertatzen denaren berdina?
Programan gertakari hau azaldu dute anekdota balitz bezala. Ez-ohikoa den zerbait, garrantzi gutxikoa. Baina hemen gertatzen denean … eskuak ahora bota eta Jaungoikoaren hitza oihukatzen da.
Berdina gertatu da geroago aipatu den berriarekin. Asteburuko gauean, gazte batek beste bat akabatu du labankadaz eta beste bat erietxera bidali du oso larri (badaezpada zehaztu dute jatorria, bera Perutarra eta beste biak Dominikanoak) . Holakoak astero gertatzen dira, baina ez zaie garrantzi berezirik ematen. Baina ojo! Aitzakia euskal-abertzaletasuna izan balitz, gran asunto de importancia nacional, eh!
2008/05/22
Egunon, mundua

Bai, egunon mundua.
Azkenik blog bat sortu egin dut aspaldiko partez. Gogoak nituen baina ez naiz ausartu gaur arte. Agian gaur arte ez nengoelako ezer kontatzeko prest.
Uste dut orain dela nire iritzia emateko garaia. Nahi dudanaz hitz egin eta iritzia eman. Izateei koloreak atera eta nire ikuspuntua azaleratu. Eta nork daki. Agian mundu berri bat aldarrikatu ere.
Gaiari dagokionez, orotarikoa izango naiz. Zinema, unibertsitatea, gizartea, mundua … edozerri buruz emango dut ikuspegia.
Ez dut beste asko bezala egin nahi; euskaraz izenburua jarri blog-ari eta hitz batez egin euskaraz. Horrelako gauzak salatu gura dut.
Baina beno, poliki eta letra onez.
Seguruenik askok eta askok ez duzue aburu berdina izango tratatutako gaiaz, baina errespetuz eta gogo onez ibiliz gero, zerbait polita bihurtu daiteke hau.
Ondo ibili eta ongi etorria izan nire mundura.
MAITANE
